Euskaraldiari agur esateko egitarau zabala antolatu dute Euskararen Egunerako

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Etzi , abenduak 3, Euskararen Eguna dela ospatzeko egitaraua 18:00etan hasiko da Euskaraldiko abestiaren flasmob-arekin. Herritar guztiak gerria mugitzera animatu nahi dituzte. 11 egun horietan ahoa eta belarria prestatu duten moduan, presta dezatela gerria!

Honen ondoren, txokolate beroa banatuko da. 18:30ean 'Agur Euskaraldia?' ikuskizun laburra eskainiko dute Potx eta Lotx pailazoek.

19:00etan Olatz Salvadorrek eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Herritarrek Euskaraldian parte hartu duten bezela, plazara gerturako gonbita luza-tzen diete 12. eguna bertan da eta honi gogoz heltzeko aukera ederra izango da Euskararen Eguna.

 

Fotos

Vídeos