Borrar
Ekin elkarteako kideak antolatu duten egitaraua erakusten. DV
Euskara harrera hizkuntza gisa, kafe-tertulia baten hizpide Ekinen eskutik

Arrasate

Euskara harrera hizkuntza gisa, kafe-tertulia baten hizpide Ekinen eskutik

Paloma Martinezek eta Onintza Olaizolak gidatuko dute saioa asteartean Jokin Zaitegi gelan, eta ondoren merienda

El Diario Vasco

Arrasate.

Jueves, 16 de enero 2025, 20:15

'Euskara: harrera hizkuntza?' izeburupean antolatutako kafe-tertuliak irekiko du datorren asteartean, urtarrilak 21ean, Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurrenaren baitan antolatutako egitarau oparoa.

Paloma Martinez Perez eta Onintza Olaizola Aristik gidatuko dute saioa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan 18:30ean hasita.

Ekinen eginkizun garrantzitsuenetariko bat da harrerarena. Baina, euskaraz egin al daiteke? Horren inguruan elkarrekin hausnartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. Gainera merienda goxoa eta haurren zaintza zerbitzua bermatuak egongo dira.

Urrira arte

Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurrenak ekintza-soka luzea ekarriko du urrira arte.

Otsailaren 18an 'Euskal Herriko Harrera Sareak' berbagai izango da Kulturaten (18:30) egingo den mahai-inguruan.

Martxoaren 18an 'auzokoak' dokumental emanaldia egongo da Kulturaten 18:00etan.

Apirilaren 8an gazteentzako literatur solasaldia izango da Kulturaten 18:30ean.

Maiatzaren 20an antzerki emanaldia taularatuko da 18:30ean zehazteke dagoen tokian.

Sanjoanetan zehar ekintza berezia egongo da.

Irailaren 20an mural margoketa bat egingo da egun osoan zehar.

Urriaren 1ean 'memoria historikoa kolektiboan eraikiz' mahai-ingurua eta erakusketaren irekiera egingo da.

Urriaren 7an 'feminismoak gaur egun' gaiaren inguruan hausnartuko dute arratsaldeko 18:30ean Kulturaten. Urriaren 14an berriz, 'auzoko elkarrizketak' izango dira 18:30ean Kulturaten.

Eta azkenik, ospakizuna borobiltzeko, urriaen 25ean jai handia iragarri dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara harrera hizkuntza gisa, kafe-tertulia baten hizpide Ekinen eskutik