Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Arrasateko etxebizitzen ikuspegia. OLIDEN
«Etxebizitza politikak berreskuratzen» ari da EH Bildu-Elkarrekin gobernua

Arrasate

«Etxebizitza politikak berreskuratzen» ari da EH Bildu-Elkarrekin gobernua

EAJ-PSEren 8 urteetako etxebizitzan emandako «atzerapausoak eten» nahi ditu Udal gobernuak

El Diario Vasco

arrasate.

Miércoles, 8 de enero 2025, 20:17

EAJ eta PSEren 8 urteetako Udal Gobernuak etxebizitza politiketan emandako «atzerapausuak eten, eta etxebizitza politikak berreskuratzen» ari dela dio EH Bildu eta Elkarrekinen koalizio gobernuak. Batetik ,«etxe hutsei errekargua berrezarriz, modu honetan etxebizitza alokairura merkaturatzeko asmoz». EAJ eta PSEk 2015ean gobernuan sartu bezain pronto ezabatu zuten errekargua, gogoratu dute Udaletik.

Bestetik, etxe hutsen analisi eguneratua eginez. Azken analisia 2012an egin zen, eta, ordutik, egoera asko aldatu da. «2015-2023 urteetan analisia eguneratzea eskatu bazitzaien ere, EAJ eta PSEk ez zuten inolako eguneraketarik egin».

EAJren atzoko adierazpenei erantzunez, Udal Gobernuak jakitera eman du 2025eko aurrekontuek aurreikusten dutela San Andres Berriko lur-saila dohaintzan emateko aukera. Izan ere, dohaintzaren aukera negoziatzeko asmoa erakusteko, gobernuak «ez du diru sarrerarik aurreikusi lur-sail horren salmentan». Dena den, «dohaintza ez da edonolakoa izango, eta baldintzak puntuz puntu» negoziatzeko asmo garbia agertu du Udal Gobernuak.

La Merced

La Merced-eko eraikinari dagokionez, «EAJ jakitun da Udal Gobernua gai horretan lanean» ari dela. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin dagoeneko 2 bilera egin ditu Udal Gobernuak. Bilera ezberdinetan Arrasateko Udalaren izenean izan dira Maider Morras alkatea, Jasone Giraldo ongizate zinegotzia eta Garazi Etxeberria hirigintza zinegotzia. Aldundiaren ordezkari bezala izan da, beste teknikari eta zuzendarien artean, Maite Peña gizarte politiketako diputatua.

La Merced eraikinaren bideragarritasuna aztertzeko «hitzordua izango dute Arrasateko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak otsailean, hitzordua ezarrita dagoelarik.

Abian dauden lanak

Udaletik gogorarazi dute, halaber, EH Bildu-Elkarrekin koalizio gobernuak Arrasate Bizitegi-Merkatuko Tentsio Handiko Eremu bezala izendatzeko lanak abiarazi zituela 2024ko urrian.

Azterketa hauek «martxoan edo apirilean» eginak egotea aurreikusten du Udalak, eta herritarren aurrean aurkeztuko direla iragarri dute.

Diagnosiaz gain, ekintza plana ere jasoko du txosten honek. Eta ekintza planak markatuko dituela «hartu beharreko erabakiak», gaineratu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Etxebizitza politikak berreskuratzen» ari da EH Bildu-Elkarrekin gobernua