Errugbi entrenamendua gaztetxoentzat Arrasate RT-kin Oñatin bihar

Gazteen partidua. /  AITOR
Gazteen partidua. / AITOR

A.Z. ARRASATE.

Larunbat honetan, hilak 4, eta Leintz Eskola Kirolarekin elkarlanean, Arrasate Errugbi Taldeko kideek gaztetxoenei zuzendutako entrenamendu saioa burutuko dute Oñatiko Larraña futbol zelaian. Urtero legez, bertaratzen diren neska-mutikoek errugbia bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute eta, horretarako, jokalari eta teknikari zuri-moreek joko ezberdinak burutuko dituzte. Hitz-ordua goizeko 9.30ean izango da eta, ziur asko, giro ona eta adiskidetasuna ez direla faltako, adierazi dute Kanpanzar ART-tik.

Jada Arrasate Errugbi Taldeko ekipo guztiek euren txapelketa ofizialak amaitu dituzte eta, baina klub zuri-moreak oraindik ekintza batzuk burutzeke dauzka: Garagardo Azoka eta Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa ekainean.