Erromeria bihar Santa Barbaran Goikobaluko gazteluaren festan

Agerraldia. Sei elkarte antolatzaileetako kideek Goikobaluko jaiaren xehetasunak eta egitaraua ezagutzera eman zituzten. /  DV
Agerraldia. Sei elkarte antolatzaileetako kideek Goikobaluko jaiaren xehetasunak eta egitaraua ezagutzera eman zituzten. / DV

Sei elkartek elkarlanean antolatu dute egun osoko jaia ibilaldi gidatu, kalejira, haur-jolas, sokatira, kantaldi eta dantzaldiarekin

KEPA OLIDEN ARRASATE.

Goikobaluko gazteluaren jaia ospatuko dute bihar larunbatean Santa Barbaran egun osoko festarekin. Zuztarrak errotuz, AED, Ekin, Txatxilipurdi, Trikitixa eskola, Udalaxpe , Portaloi elkartea, Arrasateko Bertso eskola, Albokalariak, Lore Gazteak, Arrostaitz eta SUDC elkarteek elkarlanean antolatu duten festa honek Santa Barbara muinoaren balore historikoa, botanikoa eta ludikoa berreskura-tzea du helburu. Duela sei urte berreskuratu zuten antzinean Goikobalun egiten zen erromeria. Sei urteren bueltan erromeria egun hau arrasatearren agenda kulturalean sartzea lortu dute.

Jarduera berriak

Aurtengo edizioari begira, jarduera berriak antolatu dituzte eta goizetik arratsaldera arte ume, gazte eta helduentzako egitarau erakargarria antolatu dute biharko egunerako. Herrian antolatzen diren beste ekitaldi batzuekin bat ez etortzeko, iaztik 4. asteko zapatuan erromeria eguna finkatzea adostu zuten.

Plazatik furgoneta bat aterako da 12:30ean bazkari zorroak gora eramateko

Egitaraua 11.30etan hasiko da Ferrerias kaleko Arotz plazatik Goikobalura egingo den ibilbide gidatuarekin. 12.00etan Herriko plaza elkartu eta ordu erdi beranduango kalejiran igoko dute Goikobalura (plazan furgoneta bat izango da bazkari zorroak gora eramateko). Han goian 13.00etatik aurrera umeentzako jolasak, dantzaldia, sokatira txapelketa egongo dira.

Sagardo kupela eta taberna

Sagardo kupela eta taberna egongo dira Goikobalu eta bazkaria norberaren kontura izango da 'Heuk eruen, heuk jan!' goiburuarekin.

Bazkalostean kanta herrikoiak abestuko dituzte eta 16.00etatik aurrera 'herrixa dantzan' saioa gidatuko du Patxi Monterok. 17.15ean berbena hasiko da eta jaia amaiera emanez Goikobalutik behera abiatuko dira 18.45etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos