Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Monolitoa. Lore-eskaintza. K.O.
Errepresio frankistaren biktimei omenaldia gaur

Errepresio frankistaren biktimei omenaldia gaur

DV

ARRASATE.

Jueves, 26 de septiembre 2019, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

1936ko altxamendu militarraren ondorioz diktadura frankista jasan zuten pertsona guztiak omenduko dituzte gaur, bereziki Debagoienean erail edota desagerrarazi zituzten 122 biktimak. Beraien izen-abizenak Jose Maria Arizmendiarrieta plazan dauden monolitoan jasotzen dira, aurten sei izen berri gehitu dituztelarik. Beraien senideek Iñigo Arregi eskultorearen 'Egiaren Iturria' lanaren kopia bana jasoko dute. Zazpigarren eskultura Francisca Garcíak jasoko du. Emakumen honek 84 urte ditu eta urte beterekin Arrasatetik ihes egin behar izan zuen eta gaur arte ez da inoiz itzuli jaioterrira.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da Iraitz Agirrek aurkeztuta eta Ane Zuazubiskar eta Manex Agirre bertsolariekin. Julia Mongek, Nati Roak eta Maite Urangak hitz egingo dute.

Aurreskua eta Ikurriña dantza Txikitxu taldekoek eskainiko dute. Ondoren, lore eskaintza egiten den bitartean, Izaskun Zubizarreta biolin-jotzaileak, bailareko txistulariek, Arrasate Musikaleko metal bosteko eta perskusio ikasleek eta Debagoieneko koro ezberdinek 'Internazionala' interpretatuko dute Xabier Barriolarern zuzendaritzapean. Sorozabalen 'Gernika' kantatarekin amaituko da ekitaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios