Borrar

Enpresa komiteak ezibestekoa ikusten du Kulturateko informatikaria

DV

ARRASATE

Martes, 17 de octubre 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

. Kulturateko informatika laguntzailearen postuaren iraungitzearen harira, Udaleko Enpresa Komiteak «ezinbestekoa» ikusten du «herritarren eskura baliabideak jartzea administrazio elektronikoa erabili ahal izateko: ordenagailuez eta wifiaz gain, beharrezkoa da formazioa, aholkularitza eta laguntza ematea». Are gehiago Arrasateko Udala administrazio elektronikoa garatzen ari den garaian.

Enpresa Komitearen iritziz, 2011n sortutako lanpostu honen «funtzioak eta erabiltzaileen premiak egun indarrean daude, eta gure desadostasuna agertu nahi dugu Udal Gobernuak bere erabakiarekin zerbitzua lanpostu gabe utzi duelako eta liburuzainen esku jarri duelako honen ardura, Kulturako teknikariaren eta bibliotekako zuzendariaren iritziaren kontra, eta gaia kultura batzordean planteatu gabe».

Udal langilegoaren ordezkaritzak gogora ekarri du Kulturateko informatika laguntzailearen postua iraungitzeko egoeran izendatzea onartu zela 2016ko abenduaren 20ko Osoko Bilkurak, eta postu berri bat sortu zen pertsonal sailean baliabide horren behar handiagoa dagoela iri-tzi zelako.

Ordenagailu zerbitzua informatika gelan kokatuta zegoen, eta 2012an, KZgunearen etorrerarekin, helduen bibliotekan kokatu zen. Zerbitzu hau sortu zen herritarrei ekipamendu informatikoa eskaintzeko eta erabileran laguntza emateko, ezaugarri hauekin: ekipamendua: 16 ordenagailu, 3 inpresora, 2 eskaner eta wifia; erabilera: 2016an 30.300 saio eta 24.800 inprimaketa egin ziren.

Zerbitzuaren kalitatea

Erabiltzaile asko autonomoak badira ere, «beste askok laguntza behar izaten dute ordenagailuen erabileran, adibidez, baliabide urriko herritarrak, adineko pertsonak eta hizkuntza menderatzen ez dutenak», argitu du Enpresa Komiteak.

Horregatik, «kantitatea baino, zerbitzu honen kalitatea», azpimarratu nahi izan dute, Arrasateko Udala eredu bilakatzen duena eta herritarrek asko balora-tzen dutena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios