Arrasate
Eguzkilaruk eta Gaztelaruk haur eta gazteentzako ekintza pila ekarriko dituzte domekanEl Diario Vasco
Arrasate.
Asteazkena, 21 ekaina 2023, 21:27
Eguzkilaru urtero legez etorriko da San Joan bigarrenean haur eta gaztetxoen gozamenerako. Txatxilipurdi Elkartak prest dauka jada domeka 25ean ospatuko den Eguzkilaru eguna. Egun berezia izango da Txatxilitarrentzat, haur eta nerabeekin batera Eguzkilaru eta Gaztelaru eguna ospatuko bait dute.
Haurrak eta nerabeak eguneko protagonista izango dira beste behin. Aurten ere haurrentzako bi gune bereiztuko dituzte: Monterron parkea abentura gune bilakatuko dute eta Biteri plaza berriz jolas gune. Egunean bertan, nerabeek ere gune propioa izango dute: Gaztelaru. Horretarako Biteriko plazara erabiliko da.
Eguzkilaru egitaraua
Monterrongo abentura gunea 11:00etatik 13:30era irekiko da. Tirolina, zuhaitz eta sare eskalada, kutxa dorrea, 0-4 gunea, ur bideak, arte txokoa, oreka jolasak eta naturan jolasteko txoko ezberdinak egongo dira.
19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Urteak bete abenturak bizi!' ikuskizuna taularatuko dute.
Biteri plazako jolasgunea 11:00etatik 13:30era irekiko da. Bertan puzgarriak, aurpegi margoketa, oreka pasabideak, ohe elastikoak, arte txokoa, kartoiarekin sortzeko tailerra, eta karaokea egongo dira..
12:45ean Eguzkilaruren ongi etorria emango zaio eta makalaren igoera egin dute. Ondoren, 13:30ean apar festa hasiko da.
Gaztelaru egitarauari dagokionez, Biteri plazan 16:30ean Txoko ezberdinak irekiko dira: txapa tailerra, kutxa dorrea eta freskagarri gunea.
17:00 disko festa hasiko da eta 18:00etan, apar festa.
Ekainaren 25ean, herriko haur, gazte zein familiek ondo pasatu eta disfrutatzeko aukera oparoa izango dute beraz Eguzkilaru eta Gaztelaru egunean Txatxilpurdiren eskutik.