Buzkantza jana eta rock jaialdiak irekiko ditu gaur Garagartzako 'sanmigelak'

DV ARRASATE.

Garagartzako 'sanmigelak' trikitilarien doinuekin hasiko dira gaur ostiral arratsaldean. 19.00etan hasita Ikuriña jaso, etxafleruak jaurti eta trikitilariak kalejiran aterako dira. Ohi bezala, buzkantza jana egongo da Patxixena auzo etxean 20.00etatik aurrera. Gaueko 22.30etan 'buzkantza rock' jaialdian Tokan 2 La Polla, Delirium Band eta Libertad Condicional taldeek joko dute.

Aizkora erakustaldia

Bihar larunbatean ibilkera nordikoa ezagutzeko lehenengo irteera egingo da 9.30etan. Eta etzi domekan, bigarrena.

Zapatuko egitarauarekin jarraituz, 11.00etan meza ospatuko da eta ondoren umeentzako jolasak. 17.30etan Gorritik eta bere animaliek girotuko dute arratsaldea, aizkolarien erakustaldiaren aurretik. Iker Vicente, Eneko Saralegi eta Ruben Saralegi arituko dira aizkoran 18.00etan. Ondoren trikipoteoa, buzkantza jana Patxixenean eta dj emanaldia etorriko dira. 23.00etatik aurrera AZ Gaubelak-ek girotuko du zapatu gaua.

Domekan, bigarren ibilkera nordikoaren ostean, meza izango da (10.45), euskal dantzak eta buruhandiak (13.00), vermoutha eta auzo bazkaria.

 

Fotos

Vídeos