Arrasate Musikalen kurtso amaierako kontzertua bihar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Arrasate Musikaleko talde desberdinek parte hartuko dute bihar ostiralean Amaia antzokian egingo den ikasturte amaierako emanaldian. Hitzordua 18:30ean izango da. Bertan Arrasate Musikaleko tailerreko 5-6 urteko neska-mutilak, sokazko taldea, taldea mixtoak, comboa eta balleta arituko dira. Guztira 100 bat inguru musikari izango dira eszenatokian.

Kantu emanaldia gaur

Bestalde, kantuko ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur ostegunean, hilak 21, Kulturaten 18.00etan Tere Gonzalezen ardurapean. Gaur baita ere jam-session bat izango da Musika Eskolan 20.00etan Armonia Modernoko irakaslea den Zigor Martinezek zuzenduta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos