San Andres auzoko Ludoteka Ibiltariaren azken-aurreko saioa egingo dute bihar

Arimazubi. Aurreko astean bertaratutako haurrak jolasean. /  DV
Arimazubi. Aurreko astean bertaratutako haurrak jolasean. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ARRASATE.

Txatxilipurdiren ludoteka ibiltaria San Andres auzora joango da bihar hirugarren larunbatez. Azken-aurreko saioa izango da eta haur zein helduei ongietorria emateko pankartak prestatu zituzten aurreko zapatuan. Bihar izango da beraz hurrengo hitzordua goizeko 11.00etan. Euria bada Bedoñabe herri eskolako patioan, eta euririk ez bada, Arimazuri plazan.

26 haur

Joan zen larubatean egin zen San Andres auzoko bigarren Ludoteka Ibiltarira eta 26 haur eta bi heldu bertaratu ziren. Parte hartze handia, kontuan izanik arrasatear gehienek lau jai egun zituztela jarraian eta horrexegatik herritar asko kanpora joanak zirela. Eguerdi aldera batez ere elkartu zen gehiengoa.

Hezitzaileak eramandako material guztiari etekina atera zioten: soka, goma, klariona, kapla, mahai jolasak, aurpegi margoketa, tenpera... Talde aktiboa eta autonomoa izan zen bertan. Parte hartzaileek, pankarta baten bitartez hurrengo 2 ekimenetarako gonbidapena luzatu nahi izan zuten.