Arrasate
Amaika Gazte elkarteak 50. urteurrena ospatu du eta liburua aterako du gabonetanEl Diario Vasco
arrasate.
Astelehena, 27 urria 2025, 20:25
Jai giroan ospatu du Amaika Gazte elkarte gastronomikoak bere 50. urteurrena. 1973 egin zuen inskripzioa elkarte bezala eta 1974an zabaldu zituen ateak Olarte kaleko soziedadeak.
Larunbat eguerdian egin zuten brindisa eta ondoren bazkaria egoitzan bertan. Brindisera batu ziren, bazkideekin batera, alde batetik, Maider Morras alkatea eta Andoni Arratibel zinegotzia eta, bestetik, Juan Luis Arkauz eta Anton Zumalde SUDCko ordezkariak. Maider Morras alkateak, zorionak emateaz batera, aipatu zuen Arrasateko elkarteek emakumeak bazkide bezala onartzen izan duten jarrera eta eraginkortasuna. Ander Etxeberria, Amaika Gazteko presidenteak, berriz, bere hitzaldian gogoratu zuen elkarteek herrigintzan duten eginkizuna, Juan Luis Arkauzek bere egin zituen hitzak.
Bazkalostea soinuz luzatu zuten Amaika Gazteko bazkide diren musikarien eskutik: Edu Abarrategi eta Luken Urrutia gaitarekin eta Igor Sala soinuarekin.
Gabonetarako elkartearen historia jasoko duen liburua argitaratuko dute eta bertan azalduko dute nola sortu zen soziedadea, zelan aldatu diren ohiturak, noiztik diren emakumeak bazkide, zein jarduerak burutzen dituzten edota euskararen trataera, besteak beste.