Arrasate
AEDk antolatzen dituen literatur lehiaketen 38. edizioa martxan da dagoenekoSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate
AEDk antolatzen dituen literatur lehiaketen 38. edizioa martxan da dagoenekoEl Diario Vasco
arrasate.
Miércoles, 29 de enero 2025, 20:44
AED elkarteak antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketen 38. edizioa martxan da. Aurreko urteetan bezalaxe, Debagoieneko gazte guztiek parte har dezakete, LH5 mailatik hasi eta Batxilergoko edo Erdi mailako heziketa zikloetako bigarren mailara arte.
Lanak aurkezteko epea martxoaren 16an bukatuko da, eta gazteek hiru lehiaketa dituzte aukeran, adinaren arabera: LH5etik DBH2ra arteko mailetakoek, narrazioa, bertsopaperak eta ilustrazioa.; DBH3tik aurrerakoek, mikroipuina, poesia eta komikia.
Edizio honetan ere, hiru sortzaileren kolaborazioa izan dute oinarriak prestatzeko: Maider Arregi marrazkilaria, Jon Alza argazkilaria eta Aimar Mateos iazko irabazlea.
Bestalde, Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa.
Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2025 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.