Aritz Kortabarria postu on baten bila irtengo da bihar Iñaki Leteren Oroimenezkoan

Kortabarria eta Arregi, 23 urtez azpiko bi antzuolarrak. /  GAIZKA
Kortabarria eta Arregi, 23 urtez azpiko bi antzuolarrak. / GAIZKA

Bizikleta jaitsiera jokatuko da gaur arratsaldeko hiruretatik aurrera Pagamenditik trenbidera bitartean

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Bizikletak eta txirrindularitza dira nagusi Antzuolan asteburu honetan. Hogeita hiru urtetik beherako afizionatuen An-tzuola Sariak 73. edizioa du bihar goizean, bederatzi eta erdietatik aurrera. Iñaki Leteren 26. oroimenezkoa ere bada, 120,5 kilometrokoa. Gaur, berriz, Antzuola DH Jaitsiera jokatuko da, saio ofizialak arratsaldez direlarik. Biek dituzte, gainera, herriko parte-hartzaileak.

San Pedro egunez Irunen zortzigarren sailkatu ondoren, Aritz Kortabarria postu on baten bila abiatuko da biharko proban. Mikel Arregi ere irtetekoa zen, baina azken orduko aldaketarik ez bada ikusle bezala segi beharko du saioa. Denboraldi hasieran sorbaldako lesioa izan zuen eta ez da garaiz sendatu.

Azken urteotako ibilbide bera errepikatuko da: Antzuola (Herriko plaza, irteera neutralizatua), Bergara (irteera ofiziala), San Prudentzio, Zubillaga, Oñati, Zubillaga, San Prudentzio, Bergara, Antzuola (kanpotik, 10:16), Bergara, San Prudentzio, Zubillaga, Oñati, Zubillaga, San Prudentzio, Bergara, Antzuola (barrutik, 11:07), Deskarga gaina (11:13), Urretxu, Legazpi, Udana, Oñati, Zubillaga, Bergara, Angiozar, Asentzio gaina (12:12), Arrasate (Epele), San Prudentzio, Bergara eta Antzuola (Herriko plaza, 12:40).

Jaitsiera ikusgarria

Bizikleta jaitsierarena da gaurko hi-tzordua. Manu Castro, Larrea anaiek, Unaik eta Jonek... emaitza ona lortu nahi dute. Ikusteko dago Fernández anaietako bat bere lesiotik garaiz errekuperatu den ala ez taldekideen ondoan izateko. Pagamenditik irten eta trenbidera jaitsiko dira.

Euskadiko Irekirako proba puntuagarria da eta honako egitaraua du: goizez, 9:00etatik 13:00etara entrenamendu saioak; arratsaldez, lehen saioa 15:00etan eta finala 17.00etan. Bukatu ostean, Herriko plazan banatuko dira sariak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos