Aritz Kortabarria, Espainiako txapelketara Euskadirekin

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Aritz Kortabarria karrerista antzuolarrak 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan hartuko du parte etzi, zapatuan, Murtzian. Euskadiko selekzioarekin doa Eulen taldeko kidea. Ander Altuna arduradunak hautatu du beste bederatzi lagunekin batera.

Lagun izango ditu Jon Agirre, Xabier Mikel Azparren, Iker Ballarin, Oier Ibarguren, Unai Iribar, Oier Lazkano, Mikel Mujika, Ibon Ruiz eta iaz Antzuolan Iñaki Leteren oroimenezkoan gailendutako Iñigo Elosegi. Azken honek, hain zuzen, 2018an irabazitako tituluari eutsi nahiko dio. Indartsu agertu da denboraldi honetan.

Aurten egindako lan onaren saria da Kortabarriarentzat Euskadiko selekzioaren dei hau jaso eta goi mailako proba honetan aritu ahal izatea.