Aretxabaleta
Gatz Bidean egindako ibilaldia igande honetan Euskaraldia ixtekoEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Ostirala, 23 maiatza 2025, 20:31
Igande honetan emango diote bukaera Euskaraldiari Gatzagan, Gatz Bidean egindako ibilaldi batekin. Ekinema goizeko 10:30ean hasiko da, ordu horretan aldera aterako dira aretxabaletarrak, Herriko Plazatik, Eskoriatzara bidean. 11:00 aldera iritsiko dira bertara eta bi herrietako kideek Gatz Bidean ibilaldia egingo dute, Gatzagaraino.
Eguerdi parterako iristea aurreikusten dute eta 12:30 aldera «ongietorria» egingo diete gatzagarrek, Euskaraldiko dinamizatzaileek jakinarazi duenez. Bertan mosaikoa egingo da eta mokadutxorako tartea ere izango dute. Trikitilariak eta jolasak ere izango dira laugarren Euskaraldiaren amaiera girotzeko.