
Aretxabaleta
Dorletako Amako txirrindulariak bikain Labegaraietako eskolarteko lasterketanSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Dorletako Amako txirrindulariak bikain Labegaraietako eskolarteko lasterketanEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Lunes, 17 de marzo 2025, 20:13
Labegaraietako eskolarteko lasterketan bikain aritu ziren Dorletako Amako txirrindulariak larubatean.
Orain dela astebete Oñatin haize zakarra izan bazen protagonista, oraingoan Dorletako Ama txirrindularitza taldeko neska-mutikoek, hotza izan zuten lagun, martxoaren 15ean Bergarako Labegaraieta industrialdean izandako eskolarteko lasterketan.
Giroa desatsegina izan arren, gustura ibili ziren bizikleta gainean.
Benjamin mailan Xabi Casares, Aimar Errasti, Markel Fernandez eta Ekain Garro izan ziren lasterketan parte hartu zutenak. Taldeko gaztetxoenek ondo pasatzeaz gain, maila bikaina erakutsi zuten. Alebin mailan Maddi Agirretxe, Aratz Arana eta Amets Esnal izan ziren taldeko ordezkariak. Hauek ere hotzari aurre egin eta tropelaren aurrealdean helmugaratzea lortu zuten.
Azkenik, infantil mailan Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria eta Ioritz Madinabeitia, ohi bezala, lehiakor aritu ziren. Guztiak, hasieratik tropel buruan ibili ostean, mutil zein nesken kategorian, Markel Diazek eta Nile Agirretxek, lehen postua lortu zuten.
Dorletako Ama taldeak txirridulari guztiak zoriondu nahi izan ditu eta ere baita Lokatza txirrindularitza eskola, antolaketa bikainagatik.
Dorletako Ama Txe-ko neska-mutikoen hurrengo hitzordua martxoaren 22an izango da Mendaron egingo den lasterketan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.