Aretxabaleta
Debagoieneko Trikitixa Eguna gaur AretxabaletanEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Ostirala, 23 maiatza 2025, 20:31
Debagoieneko Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu gaur Aretxabaletako txokoak. Egitaraua 11:30ean hasiko da; herria esnatzeko helburuarekin eskola baikoitzak kalejira egingo dute eta, ondoren, eguerdian, eskola guztietakoak batera, hiru taldetan banatuta, herriko hainbat gunetan ibiliko dira. Horretarako herriko eragileen laguntza ere izango dute, Lekaixoka Bertso Eskola, Aretxabaletako Abesbatza eta Aratz-Atzegi elkartearena. 14:30ean bazkaria izango da eta eguna Mugi Panderoa taldearen erromeriarekin osatuko dute 18:30etik aurrera.