Borrar
Dorletako Ama taldeko txirrindulariak Oñatiko elizaurrean. DV
Aratz Arana txirrindulari alebinak hirugarren postua lortu zuen Oñatin

Aretxabaleta

Aratz Arana txirrindulari alebinak hirugarren postua lortu zuen Oñatin

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Martes, 11 de marzo 2025, 20:08

Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Oñatiko lasterketan parte hartu zuten larunbat arratsaldean. Haizea zakar ibili arren, Oñatiko kaleetan, ezin hobeto ibili ziren benjamin, alebin eta infantil mailako txirrindulariak.

Martxoaren 8 izanik, Emakumeen nazioarteko eguna, kategoria bakoitzeko lasterketetan, lehen lerroan besteekiko pare bat metro aurreraturik neskak kokatu ziren, egunak berak merezitako keinu polita Oñatiko antola-tzaileena.

Benjamin mailan Xabi Casares, Martin Elorza, Aimar Errasti, Markel Fernandez, Ekain Garro eta Aiert Zurututza aritu ziren. Alebin mailan, berriz, Maddi Agirretxe, Aratz Arana eta Amets Esnal. Infantil mailan, azkenik, Ainhoa Plaza, Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria eta Ioritz Madinabeitia izan ziren taldeko ordezkariak.

Benjaminek bi buelta eman zizkioten Oñatiko zirkuituari, zegoen haize zakarrari aurre eginez, guztiek ezin hobeto bukatu zuten lasterketa.

Alebin mailan, lehia estua izan ostean, Aratz Aranak hirugarren postuan helmugaratzea lortu zuten, denek ere lasterketa bikaina burutu zutelarik

Azkenik, infantil mailan, Dorleta Txe-ko txirrindulariek emaitza bikainak lortu zituzten. Horrela, nesken kategorian Ainhoa Plaza eta Nile Agirretxe lehen eta bigarren postuan sailkatu ziren eta mutilen kategorian, Markel Diaz-ek bigarren postuan sailkatzea lortu zuen.

Dorletako Ama taldeko txirrindulariek ostiral honetan, martxoaren 15ean, izango dute hurrengo hitzordua, Bergarako Labegaraieta industrialdean jokatuko den lasterketan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aratz Arana txirrindulari alebinak hirugarren postua lortu zuen Oñatin