Aretxabaleta
Aldapeko taldearen kontzerturako sarrerak eskuragai daudeEmanaldia otsailaren 20an izango da Zaraia Aretoan eta sarrerek sei euroko prezioa dute
I.M.
aretxabaletA.
Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:31
Otsailaren 20an, Aldapeko taldeak bere musika proposamen berezia aurkeztuko du Zaraia aretoan, 20:00etan. Sarrerak 6 euroan eskuratu ahal izango dira, eta bertaratzen direnek euskal eta latinoamerikar erritmoen arteko fusio berezi batez gozatzeko aukera izango dute bertan.
2019an Imanol Iribarren piano-jotzailearen eskutik sortutako proiektua da Aldapeko Basque Latin Jazz, eta ordutik hiru disko argitaratu ditu: Iribarretik (2021), Irigoienetik (2024) eta Plazara (2024). Azken lan honek Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat artistaren kolaborazioak biltzen ditu, hala nola Xabi Solano, Asier Gozategi, Frank Delgado, Ines Osinaga eta Thierry Biscaryren ekarpenekin.
Aldapekok eskaintzen duen musika bidaia folkloretik abiatzen da, «baina inoiz entzun ez dugun moduan aurkezten du. Instrumentu tradizionalak bestelako musika tresnekin nahasten dira, erritmo bizi eta dantzagarrietan, interpretazio sentikor eta energetiko batekin». Bere doinuek improbisazioa eta birtuosismoa uztartzen dituzte, «iraganaren eta orainaren arteko lotura berriak eraikiz».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.