Borrar
'Sua itxungi, elkartasuna ixotu' ekimenaren une bat. DV
Arbeloa ikastolaren aldeko ekimenean 3.165 euro bildu ditu Arizmendiren ekimenak

Alto Deba

Arbeloa ikastolaren aldeko ekimenean 3.165 euro bildu ditu Arizmendiren ekimenak

El Diario Vasco

leintz.

Jueves, 6 de febrero 2025, 20:36

Abenduan Iparraldeko Arberoa Ikastolari babesa emateko 'Sua itxungi, elkartasuna ixotu' ekimena gauzatu zuen Arizmendi Ikastolan Leintz bailaran. Jakiak eta edariak saldu, eta zozketak egin zituzten Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan. Bada, orain jakitera eman dute guztira 3.165 euro bildu zituztela ekimen honetan.

Urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako Donamartiri herrian kokatzen den Arberoa Ikastolan. Bertan gertatutakoak kalte handiak eragin zituen, bulegoak eta txikienen gelak kiskaliz. Gauzak horrela, Arberoa Ikastolako lagunek berreraikuntza bideratzeko elkartasun ekimen bat gauzatu zuen Arizmendi Ikastolako kideek Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan.

Izaera solidarioa

Arizmendi Ikastolako komunitateak eskerrak eman nahi dizkie ekimenean parte hartu, edo modu batean edo bestean zuen ekarpena egin duten herritar guztioi.

«Beste behin erakutsi dugu Ikastolon nortasunaren parte den izaera solidarioa. Elkarlanean indartsuago garelako!», adierazi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arbeloa ikastolaren aldeko ekimenean 3.165 euro bildu ditu Arizmendiren ekimenak