Lau antzuolarrek jokatuko dute egubakoitzeko pilota jaialdian

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETAANTZUOLA.

Herriko pilotariz jositako jaialdia izango da egubakoitz arratsaldeko zazpietatik aurrera frontoian egingo dena. Olalde klubean hazitako lau ordezkari irtengo dira kantxara. Eneko Sagastume eta Xabi Jauregi gazteak elkarren aurka ariko dira lau t'erdi barruan. Manex Balerdi afizionatuak Uribe arabarra eroango du aurrelari Muruari eta Elizegiri kontra egiteko. Azkenik, Aitor Mendizabalek profesional mailako neurketan parte hartuko du. Oier Etxebarria bizkaitarraren laguntza jasoko du Elordi mallabiarra eta Erostarbe urretxuarra gainditzeko asmoz. Aspe enpresako kideak dira. Urteak daramatza Mendizabal III.ak jaietako ekitaldi honetako izar nagusi bezala.

Beheko sarrerak hamar eurotan salduko dira eta goikoak, merkeagoak, bostean.