Borrar
Ekain Larrea, Ibai Larrea eta Rubén Torres, Euskadiko txapelketako podioan Ordizian. IÑIGO ROYO
Larrea anaia bikiak, nagusi Euskadiko kros txapelketan

Antzuola

Larrea anaia bikiak, nagusi Euskadiko kros txapelketan

Ibaik irabazi du urrezko domina Ordizian eta Ekain bigarren sailkatu da zortzi segundora

Joseba Lezeta

Antzuola

Lunes, 13 de enero 2025, 20:21

Domeka oparoa izan zen Iralatorre baserriko korrikalarientzat. Ordiziako Oiangun jokatutako Euskadiko kros txapelketan aurreneko bi postuetan bukatu zuten Larrea anaia bikiek proba nagusia, senior mailakoa. Ibai izan zen irabazlea eta Ekain bigarren helmugaratu zen zortzi segundora.

Itzuli guztiak buruan, onenen multzoan, egin zituzten Larrea anaiek eta laster atzean geratu ziren aurkari guztiak. Azken zatian atera zion aldea Ibaik Ekaini. Txapeldunak Goierri Garaia taldean dihardu denboraldi honetan. Azpitxapeldunak, berriz, koloreak aldatu eta Real Sociedadeko kide egin da.

Zirkuitua oso lokaztuta aurkitu zuen parte-hartzaileek eta asko gogortu ziren bete beharreko 8.150 metroak. Zoruaren astuntasunaren eraginez, denborek gora egin zuten. Ibai Larreak 31 minutu eta 24 segundotan bukatu zuen lasterketa. Zortzi segundo gehiago behar izan zituen Ekainek. Hirugarren sailkatuz osatu zuen podiuma Rubén Torres bizkaitarrari 46 segundoko aldea atera zion garaileak.

Krosa eta mendiko lasterketak konbinatzen ditu Ibai Larreak, bietan emaitza onak lortuz gainera. Hori bai, hiruzpalau hilabete geldi eman ditu lesio baten ondorioz eta duela gutxi itzuli da lehiaketetara. Mendiko probetan Italiako klub batekin aritzen da.

Ekainek pistan ere egiten ditu sartu-irtenak, marka aipagarriak sinatuz. Horregatik fitxatu berri du Realak, taldekako ligei begira. Iraupeneko distantzietan espezialista da Iralatorrekoa. Honek urtebete pasatxo min hartuta egin zuen, bere anaia baino lehen. Iaz itzuli zen probetara eta badirudi gora egin duela entrenamendu eta lehiaketa kilometroak pilatuz joan den heinean.

Ez da Ibai Larrea Euskadiko kros txapelketa nagusia irabazi duen aurreneko antzuolarra. Antonio Merino ere nagusitu zen bere garaian. Bigarren postuak ere baditu.

Odol ematea gaur

Olaran etxeko areto batean odola emateko aukera izango da gaur arratsalde eta iluntzean, bostak laurden gutxiagotatik bedera-tziak laurden gutxiagotara. Hori bai, aurrez txanda hartzea eskatu dute odol emaile batzordeko kideek. Internet bidez atzora arte egon zen zabalik epea. Gaur telefono bidez egin daiteke honako telefono zenbakira deituz: 943 00 78 85.

Urtean hiru egunetan, lau hilabetetik behin, eman ahal izaten da odola Antzuolan beste inora joan barik. Aurreneko txanda urtarrilean da, gaurkoa hain zuzen; hurrengoa, berriz, maiatzean; hirugarrena eta azkena, irailean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larrea anaia bikiak, nagusi Euskadiko kros txapelketan