Borrar
Antiguan ere aldatuko dituzte kaleko argiak. FÉLIX MORQUECHO
Kaleko argiteria berrituko da datorren astetik aurrera 300.123 euro inbertituz

Antzuola

Kaleko argiteria berrituko da datorren astetik aurrera 300.123 euro inbertituz

Hiru hilabete inguru luzatuko dira lanak eta 434 argi-puntu aldatuko dituzte herriguneko hainbat auzo eta kaletan

Joseba Lezeta

Antzuola

Viernes, 10 de enero 2025, 20:33

Argiteria publikoa berritzeari ekingo diote datorren astean eta gutxienez martxora bitartean iraungo dute lanek, Udalak azaldu duenez. Tecuni enpresak hartu du bere gain egitasmoa 300.123 euroko aurrekontuarekin. Proiektua gauzatzeko 121.620 euroko dirulaguntza jaso du Udalak IDAE Energie aurreztea eta dibertifikatzea helburu dituen institutuaren eskutik.

Guztira 434 argi-puntu aldatuko dira, baita bederatzi argi-gune behe-tentsioko erregelamendura egokitu ere. Kudeaketa zentralizatuko toki batetik telekudeaketa ahalbideratuko da aldaketei esker.

Hainbat kale eta auzotan aldatuko dira argiak eta koadroak: Errekalde, Antigua, Ibarrondo, Beheko auzoa, frontoia, Ondarre, hilerria, Buztinzuri eta Zurrategi. Beraz, ia herrigune osokoak berrituko dira.

Luminariak aldatuko dituzte, baina gehienen egungo estilo klasikoari eutsiz. Bandalismoari aurre egiteko prestatutako farolak dira, tekno-polimeroz eta errendimendu handiko LED teknologiaz egindakoak.

Zazpi modelo desberdin jarriko dira eta luminariak, berriz, hogeita bi klasetakoak, toki bakoitzera egokituz.

Odola ematea, martitzenean

Aurtengo lehen odol ematea egingo da astearte arratsaldez, bostak laurden gutxiagotatik bederatziak laurden gutxiagotara bitartean, Olaran etxean. Irailean bezala, txanda eta ordua hartzeko bi bide daude. Bata internet bidez da www.gotatanta.eus helbidean gaur, bihar eta astelehenean. Beste aukera martitzenean bertan honako telefono zenbakira deitzea da: 943 00 78 85.

Futbola kanpoan

Antzuola Kirol Elkarteko bi futbol taldek partidak dituzte gaur, etxetik kanpo hori bai. Kadeteek Lazkao Bri egingo diote aurre Arizti Handi zelaian hamaika eta erdietan hasita. Laugarren multzoan daude. Neska infantilak, berriz, Elgoibarrera doaz goiz jaikita. Bederatzietan izango dute zain etxekoek Mintxetan.

AKEko beste taldeak bihar ariko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kaleko argiteria berrituko da datorren astetik aurrera 300.123 euro inbertituz