Anelkar, antzuolarrak munduko hainbat herritarra lotu dituen elkartasun abentura

Ura bideratzeko proiektua bultzatu zuten Kongon. /  ANELKAR
Ura bideratzeko proiektua bultzatu zuten Kongon. / ANELKAR

Hiru talderen bat-egiteak sortu zuen elkartea duela hogei urte eta hainbat ospakizun ditu bihar

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Anelkarrek Elkartasun festa antolatu du bihar arratsalderako bere sorreraren hogei urteak ospatzeko. Hiru talderen bat-egitetik jaio zen gobernuz kanpoko elkarte hau. Gogoan du Jabi Etxaniz kideak. «Antzuolan hiru talde bakoi-tza bere aldetik zebiltzan orduan elkartasun gaietan lanean. Garai hartan gerran zegoen Jugoslaviatik umeak ekartzekotan ziren batzuk. Azkenean ez ziren etorri. Beste ba-tzuk izeba moja zuten Ruandan eta herrialde hartarako laguntza biltzea zuten helburu. Eta Brasilen zegoen Juan Antonio Lizarralderentzat bere lagunek batzen zuten dirua urtero. Udaletik esan zieten laguntzak bideratzeko hobe zela elkarte bakarra osatzea, gero hark bana zezan dirua. Horrela, 1998an sortu zen hiru taldeok batu zituen Anelkar».

Ordutik laguntza jaso duten proiektuak aldatu badira ere, ezaugarri bati eutsi zaio. Hala dio Etxanizek: «Herriko seme-alabak tartean izan dira beti proiektu horietan. Laguntza eta dirua behar den lekura heltzea erabat ziurtatu du horrek».

Bittor Arbuluk Kongon du bere ardura eta Kristina Bakaikoak, Senegalen. Biak laster joango dira herrialde horietara hango proiektuak zertan diren ikusi eta lan egitera.

Anelkarrek bihar arratsalderako antolatu duen festako egitarauak bi ekitaldi nagusi ditu. Lehenik, 18:15ean, txokolatea, kafea, pastak eta bizkotxoa eskainiko dituzte Zurrategin. Hogei urteotako proiektu, ekintza, irudiak eta diru kontuak biltzen dituen erakusketa ere ikusgai izango da. Ondoren, 19:15ean, elkartearen ibilbidea jasotzen duen bideoa emango dute.

Charla, hoy en Olaran

Dentro de los actos organizados con motivo del décimo aniversario del edificio de Torresoroa, la casa Olaran alberga hoy a las seis de la tarde una conferencia titulada 'Yo decido cómo ser cuidado'.

Mañana de 18.00 a 20.00 horas y el sábado de 11.00 a 13.00 tendrán lugar sendas jornadas de puertas abiertas para visitar el centro de día y el servicio de casas tuteladas del propio Torresoroa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos