Ander Legorburuk irabazi du San Martzialgo igoera eta Ekhi Larrañagak, challengea

Kanterilatik irten ziren karreristak San Martzialgo igoeran. / ALBERDI
Kanterilatik irten ziren karreristak San Martzialgo igoeran. / ALBERDI

Hogeita hamaika neska-mutiko irten ziren eta nesken artean Olatz Insausti sailkatu zen aurrenekoa

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Ander Legorburuk zazpi minutu eta 52 segundotan igo zuen kanterilatik San Martzialgo ermita ondora, 45 edizio bete dituen igoera irabaziz. Hamasei segundoko aldea atera zion Ekhi Larrañagari eta 46koa Bilbotik Lizarraga auzora etorritako Egoitz Barrenari. Ibai Igarza laugarren saikatu zen minutu bat eta bi segundora. Alebinak dira laurak.

Bosgarren helmugaratutako Lier Aranguren izan zen aurreneko benjamina, 10 minutu eta 9 segundotan. Zortzigarren egin zuen lehen neskak, Olatz Insaustik. Goragotik irten ziren txikietan, berriz, Ekain Irizarrek erakutsi zuen aldapan gora igotzeko trebezia eta indarra.

Guztira 31 neska-mutikok parte hartu zuten txirrindulari challengeko bosgarren eta azken saio puntuagarrian. San Martzialen bertan banatu zituzten antolatzaileek sailkapen nagusiari dagozkion garaikur eta sariak.

San Martzialera bigarren igo zen Ekhi Larrañaga da garailea 38 punturekin, Ander Legorburuk baino bi gehiago, 36. Ibai Igarza hirugarren geratu da 33rekin eta Markel Zabalo, laugarren 29rekin. Lehia estua eta polita izan dute lauren artean, ez baitu inork besteak baino askoz ere gehiago dela erakutsi.

Benjamin mailan, Lier Aranguren nagusitu da 47 punturekin. Bost eta erdi atera dizkio Hegoi Aranbururi; hamabi, Auritz Iturberi; eta hemeretzi Julen Garitanori. Adin berekoen artean, bost probetan aritu den Olatz Insaustik bereganatu du nesken sailkapena, Nora Zabaloren aurretik.

Txikietan parte-hartzea da nabarmentzekoa: 33 txirrindulari, horietatik 26 mutiko eta zortzi neskatila. Ekain Irizarrek batu ditu puntu gehien, 50. Iralako, Uzarragako eta San Martzialgo igoeretan zein Ondarreko eta Kalebarrengo gimkanetan lehen postuan amaitu du. Eñaut San Sebastian, 38 eta Beñat Legorburu, 33, gerturatu zaizkio gehien. Nesketan, Sara Garitanok hutsagatik hartu dio aurrea Garazi Aranbururi. Azken saioak erabaki du garaipena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos