Alkatearen eta zinegotzien aurreskua, herriko jaien lehen eguneko ekitaldi nagusia

Bentazaharreko mutiko alaiak taldea ezaguna da Antzuolan. /  A.Z.
Bentazaharreko mutiko alaiak taldea ezaguna da Antzuolan. / A.Z.

Umeek emango diete hasiera festei eguerdian eta Bentazaharreko mutil alaiak taldeak girotuko du kantu afaria

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Hemen dira aurtengo jai nagusiak. Heldu da uztailaren 12an, osteguna. Datozen lau egunetan zer ikusi eta zertaz gozatu izango da gure kaleetan.

Umeek emango diete hasiera festei eguerdiko hamabi eta erdietan Herriko plazan, udaletxetik hain zuzen. Haur sahararrei harrera ere egingo zaie. Arratsaldean, zortziak laurden gutxiagotan, iazko uztailetik gaur arte jaio diren neska-mutikoei zein herriko bi lagun nagusienei zapati jarriko zaie. Ondoren, udalkideek aurreskua egingo dute herriaren aurrean.

Iluntzean, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak hartuko du protagonismoa. Eurekin gidatuko dute kantu afaria bederatzi eta erdietatik aurrera. Kalejira ere egingo dute gauerditik aurrera, hontza kanpandorretik jaitsi ondoren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos