AKEko hiru futbol taldek gaur jokatuko dute Eztalan eta beste hiruk, bihar

Joseba Lezeta
JOSEBA LEZETA ANTZUOLA.

Eztalako futbol zelaiak ez du atsedenik asteburu honetan. Antzuola Kirol Elkarteko sei talde ariko dira, hiru gaur eta beste hiru, futbol eskolakoak hain zuzen, bihar. Gaur goizeko bederatzi eta erdietan martxan jarriko da lehen neurketa, infantilek Arrasateren aurka dutena. Hamaika eta erdietan kadeteek Aloña Mendi hartuko dute.

Arratsalderako laga dute ekitaldi nagusia, Gorengo mailakoak lauretan duena. Zumaiako dator Antzuolara bisitan. Hiru berdinketa ilaran egin ondoren, garaipena behar dute etxekoek gora begira jarri ahal izateko. Bost puntu aurretik dituzte zumaiarrak. Jubenilak kanpora doaz, Oñatira, arratsaldeko hiru eta erdietan Aloña Mendiren aurka jokatzeko.

Futbol eskolako taldeek bihar goizean dituzte hitzorduak Eztalan: 2009an jaiotako neska-mutikoek, 10:00etan; 2010ekoek, 11:15ean; eta 2007koek, 12:15ean. Legazpira joango dira, bestalde, 2008koak.

 

Fotos

Vídeos