Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Txomin Juaristi, garaipena ospatuz Herriko plazan.
Txomin Juaristi 20 urteko markinarrak irabazi du Iñaki Leteren oroimenezkoa

Txomin Juaristi 20 urteko markinarrak irabazi du Iñaki Leteren oroimenezkoa

Hogeita hiru laguneko ihesaldian sartu, helmugatik kilometro batera erasoa jo eta bakarrik ailegatu zen

JOSEBA LEZETA

Martes, 12 de julio 2016, 00:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Baqué taldeko Txomin Juaristi 20 urteko txirrindulari markinarrak afizionatu mailan lortutako lehen garaipena du domekan Iñaki Leteren oroimenezkoan eskuratutakoa. «Zailena aurrenekoa dela diote eta ondoren erortzen direla beste guztiak. Baina badakit niri dagokidana lan egitea dela. Garaipenak ekartzeko bide bakarra hori da», dio Juaristik.

SAILKAPENAK

  • Banaka

  • 1. Txomin Juaristi (Baqué) 2h58 03

  • 2. Pablo Alonso (Caja Rural) 12ra

  • 3. Noel Gil (Seguros Bilbao) 12ra

  • 4. Morne Van Niekerk (Euskadi-EDP) 12ra

  • 5. Arturo Chamorro (Ampo) 12ra

  • 6. O. González del Campo (Euskadi-EDP) 12ra

  • 7. Jon Irisarri (Caja Rural) 20ra

  • 8. Juan Antonio López-Cozar (Baqué) 20ra

  • 9. Sergio Prado (Autronic-Vigués) 20ra

  • 10. Andrés López (Rias Baixas) 20ra

  • 38. Aritz Kortabarria (Parking geltokia) 4 34ra

  • Mendia

  • 1. Noel Gil (Seguros Bilbao) 5 p.

  • Taldeka

  • 1. Baqué-Campos 8h54 51

«Oso gustura nago», zioen Txomin Juaristik. «Ez nuen espero garaipen hau. Lehen kilometroetako ihesaldian sartu naiz. Asko ginen, hogeita hiru lagun. Deskargako igoeran lehen sakabanaketa egin da eta jende gutxiago geratu da aurrean. Asentzion gora oraindik gutxiago ginen eta han nintzen. Alex García zuzendariak bukaeran lasai ibiltzeko esan dit. Izan ere, berotu egiten naiz sarritan. Eta etorri da aukera. Helmugatik kilometro batera erasoa jo eta barruan dudan guztia eman dut».

Hamabi segundoko aldea atera zion atzetik zekarren boskoteari. Hogeira sartu zen, berriz, beste seikote bat. Eta haien atzetik, hainbat tropeltxo.

Bigarren aldiz ilaran irabazi du Baqué taldeak proba hau. Iaz Álvaro Trueba kantabriarra nagusitu zen kolore berdinekin.

Parte-hartzaile antzuolar bakarra izan zen 146 laguneko tropelean, Aritz Kortabarria, eta 38. sailkatu zen. Ihesaldian Deskargan, atzera geratu zen ondorengo kilometroetan. Azkenean 4 minutu eta 34 segundora helmugaratu zen.

Laugarren sailkatu zen Morne Van Niekerk, esate batera, surafrikarra da, Euskadi-EDP euskal taldeko kidea. Lehen gipuzkoarra laster Caja Rural taldearekin profesionaletara jauzia emango duen Jon Irisarri, Leaburukoa, izan zen, zazpigarren. Eta lehen debagoiendarra, bestalde, Jokin Etxabe bergararra, hamaikagarren.

Gotzon Martin Lehendakari txapelketako lidertzari eutsi zion bere 21. postuari esker, nahiz eta aurkari zuzena duen Xuban Errazkinek hamabigarren egin helmugan.

Azkarra izan zen 23 urtez azpikoen Iñaki Leteren oroimenezkoa-Antzuola saria. Irabazleak 43,810 km/h-ko batezbesteko abiaduran bete zuen 130 kilometroko ibilbidea. 146 karrerista irten eta 94 helmugaratu ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios