Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eskuinean, Bargiela kantuan eta atzean eserita, Biteri teklatuan.
Klak!son, harridura-markadun diskoa

Klak!son, harridura-markadun diskoa

'Denboraleak' lana aurkeztuko du musika talde honek hurrengo egubakoitzean Aitz-Garbi tabernan

JOSEBA LEZETA

Sábado, 31 de octubre 2015, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jon Gurutz Biteri teklatuetan eta Mikel Bargielaren ahotsa dira Klak!son musika taldearen ukitu antzuolarra. Eta euren herrian, Aitz-Garbi tabernan hurrengo egubakoitz arratsaldeko seietan, aurkeztuko dute hirugarren diskoa, 'Denboraleak'.

2005ean hasi zirenean Mikel Bargiela ez zen tartean, baina bai beste antzuolar bat, Mikel Urzelai. «Hasi ginenetatik gitarristak eta nik jarraitzen dugu», dio Jon Gurutz Biterik. «Beste hirurak berriak dira. Bargiela 2007an heldu zen taldera. Klakson harridura-markarik ginen. Gero ezarri genion '!' marka izenaren erdian».

Aurreko diskoei buruz zera esan du Biterik: «Lehenengoa 2006ko irailean atera genuen bost abestirekin. Hurrengoa, 'Zai at debo city', 2011koa da eta zazpi kantu sartu genituen». 'Denboraleak' honek bost ditu: 'Barruko gizona', 'Hurrengo dama', 'Hamaika iratxo', 'Atalaia' eta 'Arerio'. «Euskaraz dira guztiak», zehaztu du Jon Gurutzek. «Gehienbat hala egiten ditugu, baina ingelesezkoak eta gaztelaniazkoak ere baditugu».

Duela hamar urte talde bezala jaio zirenetik aldaketak bizi izan dituzte. «Hasieran Legazpiko beilatokiko gaineko solairuan egiten genituen lehen entseguak. Gero Antzuolara joan ginen, lehenengo Olaran etxera eta gero Lazaretora. Ez ziren aproposenak eta oraingo Brinkolan daukagu egoitza».

Bi zumarragar eta urretxuarra

Biteri eta Bargielaz gain, beste hiru kide ditu Klak!son-ek: Aritz Ormazabal, Asier Alkorta eta Mikel Arriaran. Zumarragarrak dira bi eta urretxuarra bestea. Gipuzkoan, batez ere inguruko herrietan, eman dituzte kontzertuak. Euskal Herriko zenbait leku bisitatu dituzte, baina kanpora gutxi irten dira. «Mundumira Antzuolan egin zenean ere jo genuen», gogoratzen du Jon Gurutz Biterik. Egubakoitzean euren musikaz gozatzeko aukera izango da Aitz-Garbin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios