Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Azken urtetoan Carmelo Ortiz de Elguea pintoreak egindako lanak egongo dira ikusgai.
Carmelo Ortiz de Elguea pintorearen erakusketa Gasteizen

Carmelo Ortiz de Elguea pintorearen erakusketa Gasteizen

Gasteiztar artistak azken urteotan egindako hainabt artelanak egongo dira ikusgai Natura biziak erakusketan Vital Kutxaren Araba eta Luis de Ajuria aretoetan

SERGIO EGUÍA

Domingo, 3 de mayo 2015, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Carmelo Ortiz de Elguea gasteiztar margolariaren lanak berriro datoz haren jaioterrira Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eskutik. Zehazki, erakusketa bikoitza da, bi lekutan baitago paratuta: Araba eta Luis de Ajuria aretoak.Datorren maiatzaren 25era arte, 'Natura biziak'ek artistak azken zazpi urteotan gertatutako lanen erakusgarri bat eskainiko du. Artelanek denak lotzen dituen ezaugarri bat dute, hots: munduko bazter ugaritan pintatuak izan direla bertatik bertara.

Teknikari dagokionez, mihise gaineko olio-pintura da protagonista formatu txiki nahiz ertaineko artailuz osatutako erakusketa horretan, gero, estudio-lanaren bitartez, formatu handiko beste batzuk egiteko erabili dituelarik. Haietan egileak munduko hainbat lekutako paisaiak irudikatu ditu, Kalifornia, Nevada, Arizona, Guatemala, Belize, Malta, Kanariar Uharteak edo Euskal Herrikoak bertakoak, besteak beste. Eta egin zituen bazter haietara bera joanez, bertatik bertara jasotzeko begiesten zituen tokien xehetasun guztiak. Artelanak asko izanik eta haien kalitate maila kontuan hartuta, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bi areto prestatu ditu, hiriaren erdigunean dituenetako bi, artistaren bilduma osoa batera ipintzeko erakusgai.

Lanbide Eskolan hezia

Carmelo Ortiz de Elguea Gasteizen jaio zen, 1944ko abenduaren 20an. Haurtzarotik bertatik izan zen pintura haren jaidura handietako bat, eta artearekiko interes horrek prestakuntza autodidakta ekarriko zion; izan ere, horren bitartez ekin zion bere lehendabiziko ur-margoak eta olio-pinturak egiteari. Gero Arabako hiriburuko Arte eta Lanbide Eskolan matrikulatu zen eta, handik urte batzuetara, beka bati esker, Madrilera joan zen, bertako Arte Ederren Zirkulura, bere ikaskuntzari jarraipena emateko. Azken urteotan Ortiz de Elguearen lana, nazioarte-esparruan aintzatetsia, izen handiko galeria zenbaitetan paratu dute erakusgai, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoan, La Villa de Madrid Kultur Zentroan, edo Gasteizko Artium Museoan. Vital Kutxa Fundazioa Aretoak ere haren lanaren atzera begirako bat erakutsi zuen 2007an, hura Estatu Batuetan, Nevada Museum of Arten eta Gernikako Euskal Herria Museoan paratua izan aurretik.

'Natura biziak' erakusketa jendearentzat aldi berean egongo da irekita Araba (Dendarabako 1. solairua) eta Luis de Ajuria (Álava jeneralaren kalea 7) aretoetan, astelehenetik larunbatera, 18:00 eta 20:30 bitartean, eta igande eta jaiegunetan, 12:00 eta 14:00 bitartean eta 18:00 eta 20:30 bitartean. Sartzea libre da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios