

Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Martes, 2 de diciembre 2014, 00:09
'Jose Miguel Barandiaran'. Titulu horrekin emango du Josemari Velez de Mendizabalek hitzaldi bat Kulturateren Areto Nagusian, bihar abenduaren 3an, goizeko 10etan hasita.
Jose Migel Barandiaren Fundazioko lehendakari denak bi zatitan banatuko du bere ekarpena. Lehenean, Barandiaranen biografia izango du hizpide eta ikuspegi orokorra eskainiko du. Abade, arkeologo, etnologo, euskaltzale eta, batez ere, humanista izan zen On Jose Migel, eta Atauneko jakintsuaren obra arlo horietatik aztertu behar da, zientzia gizon erraldoi horren garrantzia ulertzeko.
Bigarren orduan, Barandiaran eta Arrasate gai espezifikoari helduko dio Velez de Mendizabalek. Leze Txikiko indusketetan 1956-68 bitartean aritu zen ataundarra eta arrasatear herriarekin harreman zuzen eta estua izan zuen.
Sarrera irekia
Hitzaldia Goienagusi Elkarteak antolatu du baina sarrera irekia da gaiaz interesatuta dauden guztientzat. Euskaraz arituko da, Euskararen Nazioarteko Eguna omenduz.
Velez de Mendizabalen arabera, Jose Migel Barandiaranek «1956an ekin zien modu metodologikoan Leze Txikiko indusketei, 1928 eta 1934ko bisiten ostean. Eta 1968ra arte iraun zuen ataundarrak Euskal Herriko arkeologian argi bereziz azaltzen den harpearen ikerketa zuzenean. Leze Txikik oso emaitza esanguratsuak eman ditu eta Barandiaran izan zen arkeologiaren garaiko kontzepturik aurrerakoienak aplikatu zituena».
Barandiaranek «talde lana bultzatu zuen beti eta lehen kanpainatik zientzia-talde zabala eratu zuen. Horrezaz gain, indusketako lan gogorretan herritar askok lagundu zioten Ataungo jakintsuari».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.