Borrar
Euskara sustatzeko ekintzak nonahi
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskara sustatzeko ekintzak nonahi

'Mintzanet' aurkeztu dute, internet bidez praktikatzeko tresna. Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen egunaren harira, gaurkoan aparteko presentzia du euskarak Gipuzkoako herri askotan

N. A. , DONOSTIA

Lunes, 3 de diciembre 2012, 19:33

Herri ugaritan ari dira burutzen egunean zehar euskararen inguruko jarduera bereziak, Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu eta azken urteetan indartzen ari den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.

Oharrak kaleratu dituzte alderdi eta erakundeek, ekitaldi berezia egin du Eusko Legebiltzarrak eta, hitz horien guztien ondoan, hainbat ekintza ere burutu dira, ala bola mintzodromoak edota euskararen inguruko hausnarketa bideratzeko saioak: EHUren Donostiako campusean egin den 'Ika Mika'-ren modukoak, non alor desberdinetako pertsonaia ezagunak eta ikasleak mahaiaren bueltan eseri diren 'izan daiteke euskaltzale eta ez euskaldun?' bezalako galdera mamitsuen inguruan gogoeta egiteko.

Donostiako San Telmo museoan ikusgai dagoen 'Badu, Bada' erakusketaren baitan, bestalde, internet bidezko mintzapraktika ahalbidetzen duen 'mintzanet' egitasmoa aurkeztu dute. Askoren arteko lanak egin du posible edonon egonda ere euskaraz aritzeko aukera ematen duen tresna. Horien artean, atzerrian euskara ezagutzera emateaz eta zabaltzeaz arduratzen den Etxepare Institutua, gaur goizean 'Surfeatu euskararen olatua' kanpaina aurkeztu duena, euskara eta surfa uztartuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara sustatzeko ekintzak nonahi