Eskola txikien festa, Larraulen ekainaren 3an

Gipuzkoako 27 eskola txikietako ikasle, guraso, eta gainontzeko lagun guztiek hartuko dute parte

ELI BELAUNTZARANLARRAUL

Aurtengo festa bikaina izango dela iragarri dute Larraulgo herri eskolakoek. Ekainaren 3an jarrita dute hitzordua eta dagoeneko egitarau borobil horietako prestatu dute.

Larraulgo eskola txikikoek pozik hartu dute aurtengo festa antolatzeko konpromezua eta beraientzat ohore handia dela, euren herrian Eskola txikitako festaren 25. urteurrena bertan izatea. Lehena Bidegoianen izan zen eta hurrengo zita Olaberrian izango da. Bitartean, Larraulen dute jarrita hitzordua ekainaren 3an Gipuzkoako 27 eskola txikietako ikasle, guraso, eta gainontzeko lagun guztiek. Eskola txikiak bizirik, herri txikiak aurrera egiteko bidean daudela aldarrikatu nahi izan dute gaurkoan ere. Eskola txikiak, herri txikien bihotza direlako eta arnasa ematen dien gune.