Secciones
Servicios
Destacamos
EGARRIZ
Domingo, 27 de diciembre 2009, 03:19
Urteko azken udalbatzarra egin zen joan de asteazkenean eta besteak beste, Oiartzungo eta Lezoko Udalek gauetako txanda betetzeko udaltzaingoaren zerbitzua bateratzeko hitzarmenari hasierako onarpena eman zitzaion.
Aitor Etxeberria alkateak agertu zuenez, «krisi ekonomikoak bultzatu gaitu neurri hau hartzera. Zenbait herritan gauetako edo asteburutako udaltzaingo zerbitzua kendu dute. Guk zerbitzuak mantendu nahi ditugu, horretarako baliabideak hobeto erabili beharko ditugu».
Beraz, Oiartzungo eta Lezoko udaltzainek elkarrekin eskainiko dute gauetako zerbitzua, baina herri bakoitzak «bere lehentasunak» izango dituela zehaztu zuen Alkateak: «Guk arazo berezia dugu larunbat gauetan Arraguan, eta gure lehentasuna izaten segituko du horrek». Lehenengo sei hilabeteetan udaltzainekin hilero elkartuko dira udal ordezkariak, zerbitzua baloratzeko. Sei hilabeteren buruan, berrikusketa orokorra egingo dute.
Aminatou Haidarren alde
El-Watan Elkarteak Aminatou Haidar sahararraren inguruko mozioa aurkeztu zuen eta ahobatez onartu zuen udalbatzarrak. Olga Leibar El-Watan Elkarteko lehendakariak «Saharak autodeterminazioa eta independentzia behar-beharrezkoak» dituela adierazi zuen. «Emakume honek indarra erakutsi du». Etxeberria alkateak euren babesaren arrazoia azaldu zuen: «Aminatouk Saharako arazo politikoa nazioarteko agendan jartzea lortu du, inteligenteki». Xanet Arozena OBko bozeramaileak ere euren aldeko bozkaren arrazoia eman zuen: «Lorpen handia egin du Aminatouk eta Euskal Herrian bereziki ulertzen dugu egindakoa».
2010eko apirilan Oiartzungo, Lezoko, Usurbilgo eta Bergarako Udalek sortutako taldeak Gipuzkoako Kutxaren gobernu organoan ordezkatuko dituen pertsona zein izango den ere onartu zuen udalbatzarrak, gobernu taldearen aldeko bozkarekin: Iñaki Queralt izango da. Gainerako puntuak ahobatez onartuak izan ziren.
TVPIren bisita
TVPI tokiko telebista hondakinei buruzko erreportaje bat egiten ari da eta joan den astean Haurtzaro Ikastolako konposta-makinaren funtzionamendua ezagutzen izan zen. Erreportajeak Biarritz-ko Mundetis enpresaz dihardu. Konposta-makina industrialak ere badituzte beren zerbitzuen artean eta Haurtzaro Ikastolakoaren funtzionamendua azaldu nahi izan dute erreportajean. Ikastolako konposta-makina Kollvik etxekoa da eta jangelako hondakin organikoak konpostatzeko jarri zen martxan orain urte bete. Astelehenetik ostiralera egunero ematen diren 400 bazkariren hondarrak tratatuz, 2 hilabeteren buruan sortzen da abonua.
Ikastolako ordezkariekin eta jantokiko langileekin egon ostean, Jon Kortajarena udal teknikariak eta Abdon Beitia Kollvik-eko gerenteak azaldu zuten Haurtzaroko makinaren funtzionamendua kameren aurrean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.