Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
USURBIL

Txotxongilo ikuskizuna izango da gaur

Arratsaldeko 17.00etan hasiko da Phanta Rhei taldekoen emanaldia Sutegin

J.A.

Domingo, 27 de diciembre 2009, 03:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jolasak, ustekabeak, txantxak, irribarreak... Denetarik nahastuko dira 'Txintxilipurdi Erregea' txotxongilo ikuskizunean.

Txintxilipurdi Erregea txantxa zale ageriko zaigu bere gazteluko zelaian itzulipurdika, baina tristeziaren bat du. Harekin batera, ikus- entzuleek Maitasunaren Unibertsotik kutxa fantastiko batean helduko den Mari Zikin ezagutu ahal izango dute. Berak jolas, kanta, ustekabe eta lagun ugariz beteriko ekipaia dakar.

Sutegi eraikineko auditorioan gaur arratsaldeko 17:00etik aurrera ikusi ahal izango den txotxongilo emanaldiaren abiapuntua da. Txotxongiloen atzean lanean arituko dira Phanta Rhei taldeko kide Emilio Fernandez de Pinedo eta Idoia Aiestaran aktoreak.

Haurrak beren irudimena piztuko duen eremu beroan ingura-tzen saiatzen den istoria da 'Txintxilipurdi Erregea'; ipuinaren irudiek bere bihotzean dar-dar egingo dute, errealitatearekiko bere lehen hartu-eman horietan bidezko oreka emanez.

Emanaldia 3-9 urte arteko haurrei zuzendua dago. Sarrerak 2 euroren truke eros litezke aldez aurretik edota egunean bertan, 3 eurotan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios