Meka-k 30 ikasle prestatzen dihardu EGA frogan parte hartzeko AEK-ren laguntzarekin

A.Z.ELGOIBAR.
Ikasketa gela./
Ikasketa gela.

DV. Meka-ko Euskara Mintegiak urteak daramatza ikasleak prestatzen EGA frogarako. Ikasleak motibatzeko ahalegin berri bat egin du aurten ere eta jasotako emaitzekin oso gustora daude egitasmoaren arduradunak. «Ez dugu esango interesa azaldu dutenak perretxikoak moduan irten direla, baina 30 ikasle bai», azaldu digute Meka-tik.

Ikasketen alorren arabera, Haur Hezkuntzako 12 ikaslek eman dute izena. Hauei gehitu behar zaizkie beste 4 Erizaintzan, 1 Administraritzan, 12 Automozioan eta 1 Galdaragintza. «Ratioak direla eta 15 laguneko 2 talde osatzea lortu dugu», esan zuten Euskara Mintegiko arduradunek.

AEK-ren laguntza

Pauso batzuk eman behar izan dituzte egitasmo hau aurrera ateratzeko eta AEK euskaltegitik jaso duten laguntza kokatzen da pauso horien artean.

Fotos

Vídeos