Txerri azokaren bigarren edizioa ospatuko da bihar

Goizeko 10etatik aurrera, dastaketak eta basurte eta txerri erakusketa izango dira, besteak beste

SALOME OLAETXEAMUTILOA.
Txikientzako ekintzak ere izango dira. /OLAETXEA/
Txikientzako ekintzak ere izango dira. /OLAETXEA

DV. Mutiloarrek bere izengoitiari,omen eginez, iganderako II. Txerri Azoka antolatu dute. Iazkoan hasera eman zioten urte askotan irautea espero duten ekintza honi.

Aurtengoan, herriko lau emakume arituko dira plazan odolkiak nola egiten diren jendeari erakusten. Aurrez lehengaiak prestatuko dituzte eta eguerditik aurrera ikuskizun polita egongo da, batez ere inoiz horrelakorik ikusi ez duenarentzat.

Txerri bikaina ere erreko da, baina erretze lanak bezperan hasiko dira; larunbatean gauerdi aldera sua piztuko du eta gau guztia eta hurrengo goiza beharko ditu ondo erreta egoteko. Ondoren txerri-haragia dastatzeko aukera izango da. Beste pintxo batzuk ere prest egongo dira: odolkiak, txistorra eta urdaiazpikoa.

Goizeko hamarretan hasiera emango zaio II. Azoka honi; plazan, frontoi inguruan eta agian, eguraldia asko txartzen bada elizatarian produktu desberdinetako ekoizle eta saltzaile aurki daitezke. Haurrek, berriz, Bartoloren astoen gainean ibiltzeko aukera izango dute. Mota desberdinetako txerriak eta basurdeak ere ikusgai egongo dira.

Ordubi eta erdietan, azokari bukaera emango zaio eta ondoren Frontoian herri bazkariari hasera. Hotzari aurre egiteko eta "garaien garaikoak" egin behar direlako, babarrunak bere "sakramentuekin" herritar talde batek prestatuta izango dituzte.

Trikitixa soinuez alaiturik, egun ederra pasatzeko izango biharkoa Mutiloan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos