Borrar
Festa. Meza, dantzak... eta bazkari eder batekin amaitu zuten Erretiratuek eguna. /M. GALILEA
Erretiratuen Egunean giro ederra egon zen
Ezkio-Itsaso

Erretiratuen Egunean giro ederra egon zen

MIRYAM GALILEA

Martes, 27 de octubre 2009, 04:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

DV. Urtero garai honetan ospatzen dute Ezkio-Itsasotarrek Erretiratuen Eguna, eta oraingoan ere hau aurrera eraman zuten igandean egindako jai bereziarekin.

Goizetik hasi ziren ekintzak, jai egun honetan parte hartu zuten herriko erretiratuentzat. Meza goizeko 12:30etan ospau zen Itsaso auzoko elizan, bertan herriko abesbatza entzuteko aukera egon zelarik. Esan beharrekoa da herriko abesbatza geroz eta hobeto kantatzen duela eta hau igandean frogatu zuten.

Meza amaitu eta auzoko plazarantz abiatu ziren guztiak, han Gabiriko Goruntza Dantza Taldeko gaztetxoak zeudelarik. Hauek Aurreskua, San Joan, Peio Joxepe, bostnakoa... saio ederra eskeini zuten, egun berezietan egiten duten bezala.

Amaitzerakoan, autobusera igo eta jatetxeko bidea hartu zuten. Aurreko egunetan izena eman eta azkenean guztira 62 erretiratu eta 9 seme-alabek parte hartu zuten igandeko bazkarian. Honetan, giro ezin hobean egon ziren herriko erretiratuak, lagun artean solasean aritu zirelarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios