Dantzak eta prozesioa

|

Atzo, San Roke eguna zela eta, aspalditik datorren ohitura berritu zuten herritarrek. Hain zuzen ere, herriko zaindari San Roke eskuetan hartu eta eliz jiran ibili ziren udal agintariak, apaiza eta txistulariak aurretik zituztela. Ondoren, Goruntz dantza taldeko gazteenen txanda izan zen eta, iluntze aldera, giroa zertxobait freskatzen hasi zuenean, sagardoa eta txistorra dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.