Waliño eta Cilleroren ipuin bana kaleratu ditu Aizkorri etxeak

Francisco X. Fernández Naval gailegoaren detektibe-nobela bat ere plazaratu du

F. I.| DONOSTIA.
Ander Hormazuri, Josu Waliño, Alex Aldekoa-Otalora eta Dei Gaztelumendi. /DAVID APREA/
Ander Hormazuri, Josu Waliño, Alex Aldekoa-Otalora eta Dei Gaztelumendi. /DAVID APREA

DV. Aizkorri argitaletxeak hiru nobedade aurkeztu zituen atzo. Horietako bi, ume txikientzakoak dira: eta . Eta bestea, gazteentzakoa: .

Francisco X. Fernández Navalek gailegoz idatzi zuen eta euskal itzulpena Ander Hormazurik egin du. Detektibe- -istorioa da. ADNk, Suso Espadak lan egiten duen agentziak, Istanbulera bidaltzea erabaki du, izan ere hango kartzela batean hainbat urte zeramatzan Espainiako emakume baten desagerpena ikertu beharko du. Suso, hala ere, berehala ohartuko da desagerpen horren inguruko misterioaz eta arriskuaz; gainera, ezezagun dituen kultura eta gizarte batean jarduteak larriagotu egingo du egoera hori.

Bestalde, Josu Waliñok plazaratu du, estuasun galanta pasatzen duen ume txiki baten istorioa: erori zaio hortza eta gero galdu. Ezingo du, beraz, burukoaren azpian jarri, eta hartara Perez sagutxoak ez dio dirurik utziko.

Bigarren aldia da Ander Hormazuri marrazkilariarekin elkarlanean jarduten dena Waliño; orain dela lauzpabost hilabete kaleratu zuten bi zumaiarrok, hura ere Aizkorri etxearen bidez.

Javi Cilleroren ipuinean, aldiz, animaliak dira protagonista. Karkarraldo bat etorri da lursail batera, trajez jan-tzita eta maleta bat aldean duela. Matxinsaltoak, tximeletak eta mandeuliak ez dute batere maite karkarraldo narrats hori, eta zerbait asmatzen hasiko dira hark beren paretik alde egin dezan. Cillero Genevan ari da lanean, itzultzaile, baina Dei Gaztelumendi marrazkilaria agertu zen aurkezpenera. Hau, berriz, Granadan ari da, marrazki bizidunetako goi--eskola batean ikasketak egiten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos