Santixabel jaiei agur esateko eguna
Ekitaldi ugari iragarrita daude gaurko egun osoan zehar eta leku desberdinetan
JOSU ARANBERRI
Domingo, 5 de julio 2009, 06:56
Publicidad
DV. Santixabel jaietako azken eguna iango da gaur. Asteazkenean hasi ziren herriko jaiak eta egun hauetan jai giroak ez du etenik izan. Atzokoa izan zen horren lekuko. Goizean hasi eta goizaldera bitartean ekitaldi ugari izan ziren herriko leku desberdinetan.
Umeek nahikoa jolas egiteko aukera izan zuten atzoko egunez. Goizean goizetik ekimen desberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Puzgarriak izan ziren goiz eta arratsaldez dema plazan eta goizean jokoak ere izan ziren herriko frontoian. Bien bitartean Bunge jumping-a izan ziren kiroldegian eta Udarregin Zorbing eta balance bike-a. Umeen ekitaldiez gain Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantari ibili ziren hainbat herritar eta hauekin giro ezin hobea izan zen zikiro janean.
Arratsaldean ere ez zen asper-tzeko betarik izan. 'A unto que' lehiaketa, skate txapelketa, Sun magoa eta Burdinklash taldearekin poteaoa ere izan zen Artzabelen. Gauean bertso saio bikaina entzuteko aukera izan zen frontoian.
Gaur Santixanel jaietako azken eguna izango da, baina ekitaldiz betea dator eguna.Herriko aizkolariak izango dira protagonista nagusiak eguerdian, binaka jardungo baitute zahar eta gazte. Horez gain, herriko dantzarien emanaldia ere izango da frontoian. Arratsaldean harri jasotzaileak eta dema plaza ere izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión