Borrar
Giro alaiean burutu zen kantu-afariaren une bat.
Hirurogeita hamar lagunek hartu zuten parte zapatu gaueko kantu afarian
Antzuola

Hirurogeita hamar lagunek hartu zuten parte zapatu gaueko kantu afarian

Santiago Millánek Brasilgo egoerari buruz hitz egingo du Olaran etxean San Juan bezpera denez, arbola jaso eta sua piztuko dira gaur iluntzean

PPLL

Martes, 23 de junio 2009, 05:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

ANTZUOLA. DV. Giro alaian, hirurogeita hamar lagunek hartu zuten parte Anelkar elkartasun taldeak zapatu gauean Herriko Plazan antolatu zuen kantu afarian. Fermin Balentzia, Xabier Barriola eta Juanlu Aranbururen agindupean, denetarik abestu zuten: euskal kantuak, nafar jotak, Fermin Balentziaren beraren piezak... Goizaldeko ordu biak arte iraun zuen festak.

Kongon eta Senegalen antzuolar boluntarioen laguntza jaso duten proiektuetarako dirua batzea zen ekitaldiaren helburua. Eta hori ere lortu zen, festa politaz gain. Anelkarrek bizi-bizi segitzen du, tarteka herriari ekitaldiak eskainiz eta bere helburuak beteaz.

Juan Antoniorekin oso harreman zuzena izan zuen Santiago Millánek eta Antzuolako herriaren laguntzarekin abian jarritako lanak ondo baino hobeto ezagutzen ditu. Nola doazen azalduko du.

Arbola jasotzea

San Juan bezpera da gaur, egun seinalatua Antzuolan. Iluntzea gainean dela, arratsaldeko zortzietan (20:00etan), San Juan arbola jasoko da Herriko Plazan, ohiturari eutsiz. Oinarin dantza taldeko kideek euren saioa eskainiko dute harekin batera. Eta bukatu ondoren, Lore eder lehiaketako sari banaketa egingo da udaletxean. 90na euroko bi sari emango dira, bata alde zaharreko lore ederrenen jabeari eta Antzuola bestea alde berriko politenen nagusiari. Hamabigarren edizioa du aurten lehiaketa honek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios