Orratx! Antzerki Taldeak bere 10. urtemuga ospatuko du jaialdi berezi batekin

DV. Datorren ekainaren 27ean Orratx! Antzerki Taldeak emanaldi berezi bat egingo du bere 10. urtemuga dela eta.

Markesane Lorategian, gaueko 10:30etan Kafre Antzoki bat montatuko dute, bertan mahaiak egongo dira, bere kandela eta guzti eta baita ere edaritegi txiki bat, jendeak nagu duena har dezan, jaialdiak irauten duen bitartean.

Jaialdi honetan jende askok hartuko dute parte, Lezoko Musika Eskola, Murixka Dantza Taldea, Tip Tap Klake Taldea, bertsolariak eta beste zenbait sorpresa «eta nola ez gu geu, Orratx!». Kideok geure esketxeak eta ibilbidea erakutsiko diogu Lezoko Herriari, Orratx! Antzerkiko Gaztetxoak ere beraien esketxak aurkeztuko dituzte.

Gaueko 10:30etan hasiko bada ere, gaueko 10etan irikiko dute publikoarentzat lekua eroso har dezan. Sarrera sinboliko bat jarri dute hiru eurotan eta salgai egongo diran: Adrian Estankoan, Joxerraren Kioskoan, Txingurri Tabernan eta Tiñelu Elkartean. «Jendeari lehenbailehen esan nahi diogu sarrerak hartzeko, hartara jakingo dugu zenbait mahai enkargatu behar ditugun. Eskertuko genizuke datu hau zehaztea».