Musika eta dantza jaialdi bikaina izango da ostiralean plazan

1930eko Santa Kutz egunaren errepresentazioa egitea dute helburu antolatzaileek

K. ARRIZABALAGA| ZESTOA.
Inoiz baino talde gehiago izango dira Santakutz danborradan. /K.A./
Inoiz baino talde gehiago izango dira Santakutz danborradan. /K.A.

DV. Zestoako hainbat talde kultural ezberdinen lanari esker, musika eta dantza jaialdi bikaina zein bereziaz gozatu ahal izango dugu ostiral arratsaldean (19.00etan), maiatzak 1, herriko plazazan .

Antolatzaileek diotenez, 1930. urteko Santa Kutz egunaren errepresentazioa egitea dute helburu, horretarako honako talde hauen arteko elkarlana izango delarik: Zestoako Musika banda, Itxaropena dantza taldea, Idiakaitz txistulari taldea, trikitilariak, bertsolariak, txalapartariak, dultzaineroak, danbor joleak, etab.

Danborradako entsaioak

Larunbatean ospatuko diren nagusien danborradarako azken entsaioak gaur eta bihar egingo dituzte talde gehienek.

Jendetsuena gaztetxea, atabalak eta aldrebesak taldekoek Kultur Etxeko atarian, bihar, 19:30tan, egingo dutena izango da.

Hauez gain gaur bertan ere Gure Txokoa (21:00etan) eta Lau Iturri (20:00etan) elkarteek ere egingo dituzte azken entsaioak, bakoitzak bere elkartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos