Borrar
Larbumetraiako taldea San Jose taldean grabatzen. [ROMATET]
Clark eta Boris, berriro elkarrekin
ZUMAIA

Clark eta Boris, berriro elkarrekin

'Clark eta Boris' izeneko laburmetraia grabatzen aritu dira azken asteotan Zumaian. Iñigo Garcia zuzendariak hari buruz hitz egin du

J.L. ROMATET

Martes, 24 de marzo 2009, 09:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

DV. Larunbat eguerdia, Bazkalordua. Familiak mahai inguruan berriketan. Kalean, laburmetraia egiten ari den taldea eszena bat grabatu nahian. San Jose kaleko etxebizi-tza batzuetatik, baina, etengabeko zarata ateratzen da eta soinu teknikariak arazoak ditu audioa behar bezala grabatzeko. Etxebizitza batean atezain automatikoaren txirrina zalapartaka hasten da: «Mesedez, baxuxeago hitz egingo al duzue. Pelikula bat egin nahian ari gara».

Nahiz eta komedia bateko eszena dirudien, aurrez azaldutako benetan gertatu zen. Iñigo Garcia zumaiarra da laburmetraiaren gidoilari eta zuzendaria. Lan honek «aspaldi ikusten ez ziren bi lagunen arteko erlazio kontatzen du eta beraien biziak nola aldatu diren azken urte horietan». Aktore lanetan Inazio Tolosa, Patxi Santamaria eta Kandido Uranga aritu dira. «Bigarren aldia izan da aktore profesionalekin lan egiten genuela eta oso ondo joan da. Beraien artean lagunak dira eta horrek asko erraztu du lana eta guretzako ere oso lagungarria izan da. Hasieratik, gidoia pasa genienetik, ez dute inongo arazorik jarri».

Grabazioa hiru egunetan zehar egin dute Ordizian, Aizarnazabalen eta Zumaian bertan. «Gure asmoa otsailaren amaieran eta martxoko lehen asteburuan egitea zen. Baina martxoko lehen larunbatean euria egin zuen eta astebetez atzeratu behar izan genuen grabazioa. Hala ere, dena oso ondo joan eta egia esan oso ongi pasa dugu grabatzen». Lagun eta inguruko jendearekin osatu du Garciak lantaldea: Eneko Dorronsoro izan da zuzendari laguntzailea, Jose Luis Barredo argazki zuzendaria eta kameraren arduraduna izan da, Jon Garcia anaia eta Xabier Lopez aritu dira soinu teknikari lanetan eta Leire, Maribel eta Silviak izan zuten makillatzaileen ardura. «Hala ere, denok egin dugu denetik pixka bat, gidoia eta laburmetraiaren ideia barne. Hasieratik denok elkar ezagutzen ginen eta emaitzan denok eman dute zertxobait», dio zuzendariak. Koadrilako lagun batzuk ere lanean parte hartu dutela gaineratu du.

Jaialdi eta lehaiketak

Grabaketa lanak dagoeneko amaituta, post-produkzio lanetan murgilduko dira. «Ez dakit noizko egongo den amaituta, orain muntaketa lanak egin behako ditugu eta».

Behin laburmetraia bukatuta, ahalik eta jaialdi eta lehiaketa gehienetara eramateko asmoa du. «Ikusiko dugu zer nolako harrera duen ikusleen artean».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios