«Hemen jaio zen Laboa»

Mikel Laboaren jaiotetxean, Donostiako Parte Zaharrean, oroitarria jarri zuten atzo kantuen artean

FELIX IBARGUTXI| DONOSTIA.
Paretan, goiko aldean, oroitarria ageri da. /LUSA/
Paretan, goiko aldean, oroitarria ageri da. /LUSA

DV. Mikel Laboa zenari harrizko oroigarria ipini zioten atzo, jaio zen etxean, Donostiako San Juan kalean, orain San Bizenteko parrokiakoa den etxe batean. Hilean behin, larunbat batean, kalerik kale abestera ateratzen diren Kantu Jira ekimeneko kideek jarri zuten oroitarria, eta hau dio: «Hemen jaio zen Mikel Laboa. Artista handia». Eta bi esaldi horien azpian, artistak kantatu ohi zuen kantu ezagun bateko pasartea: «Kantuz egin dezaten nitaz oroi-tzean»; Joxe Mendiage baxenafar bertsolariaren esaldia, alegia. Eta horrez gain, txori baten irudia.

Bagera, Donostiako elkarte euskaltzaleak antolatzen du Kantu Jira. Hilean behin, Donostiako eta beste toki batzuetako euskaltzale batzuk Parte Zaharrean ibiltzen dira kantuan, eskuetan letra-orri batzuk dituztela. Atzo inoizko bilerarik jendetsuena izan zen. Berrehun bat lagun elkartu ziren San Juan kalean.

Oroitarriari zapia kentzearekin hasi zen omenaldia. Mikel Laboaren arreba batek egin zuen lan hori. Ondoren, Aiert Beobidek aurreskua dantzatu zien Marisol Bastida alargunari eta aldamenean zeuden artistaren bi arrebari. Dantza-saio horretarako, Jose Ignazio Ansorena txistulariak kontrapasa jo zuen.

Gero, Kantu Jira antolatzen ibili ohi den Joxe Ramon Belokik hitz batzuk esan zituen: «Mikel Laboa ez zen soilik kantaria; horregatik jarri dugu oroitarrian 'artista handia'». Eta ondoren, Belokiren esanetara, jendeak hartu zuen egunerako prestatutako letra-liburuxka eta Laboaren hiru kanta kantatu ziren: ; ; eta .

kantuak Joxan Artzeren letra du eta hau du pasarte ezagunena: Bakoi-tzak urraturik berea / denon artean geurea / etengabe gabiltza zabaltzen / gizatasunari bidea».

hori, Joxe Mendiagek jarritako bertso batzuk dira. Baxe Nafarroako bertsolari hau Uruguain bizi izan zen urte askoan eta hantxe hil zen 1937an. Bertso horietan zera zioen Mendiagek, bera kantuz bizi izana zela eta, hiltzean, nahi lukeela adiskideek kantuzko despedida egitea. Oroitarrirako aukeratu den esaldi horrek, kantu osoak bezalaxe, idazkera asko ezagutu ditu. Eta berriz Laboaren kantarik kantatuena den horrek, Artzeren letra dauka baita ere.

1936an etxetik ihesi

Donostian jaio zen Mikel Laboa, 1934an. Biografia batzuek, oraindik ere, okerreko datua ematen dute, Pasai Donibanen jaioa zela, alegia. Aitak bai, aitak Pasaian zituen erroak. Feliciano Laboa zinegotzia izan zen Donostiako Udalean, Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean, eta gauzak horrela, 1936ko gerra piztu eta handik gutxira, familia ihesi joan zen Lekeitiora.

Felicianok zazpi seme-alaba zituen, eta emazteak haiek denak hartuta egin zuen ihes Gardata baserrira, Lekeitio eta Izpazter tartean dagoen paraje hartara. Izan ere, hangoxea zen Juli Zeberio, Laboatarren etxean neskame ari zen emakumea.

Eta han zeudela, Mikelen anaia zaharrago bat, Andoni, hil egin zen peritonitisak jota. Mikelek urte eta erdi egin zuen Bizkaian. Ondoren, artean ume txikia oraindik, lau urtekoa besterik ez, etxera bueltatu ahal izan zuen.