Borrar
LIZARTZA

Eskolakoek eman zieten atzo hasiera inauteriei Lizartzan

J.M.

Sábado, 14 de febrero 2009, 02:48

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

LIZARTZA. DV. Lizartzako eskolako ikasle eta irakasleek eman zieten hasiera atzo aurtengo inauteriei. Eguraldi ona lagun zutela eskolatik mozorrotuta atera ziren. Ondoren, herrian barna ibili ziren euren jantzi dotore eta alaiekin jai giroa zabalduz.

Gaur, berriz, usadio zaharrak jarraituz, goizeko 7etan kalejiran ibiliko dira dantzariak txantxo eta txistulariekin. Ordu erdi beranduago, puske biltze irteera izango da. Ohi den bezala, dantzariak ospeletik ibiliko dira eta txantxoak berriz euterarik. Goizeko 9:30ak aldera berriz, Etxe Zahar baserrian Otsolarrekoek eskainitako gosaria dastatzeko geldialdia egingo dute eskean dabiltzenek eta txanda egingo dute puske biltze ibilaldian.

Eguerdi partean berriz, mozorro gurdi eta txaranga irteera izango da Errota ataritik. Han egin dute hitzordua lizartzarrek eta aurten ere, sorpresaren bat egongo da. Arratsaldeko 13:30etan berriz, Arrate zubitik kalejiran abiatuko dira mozorrotuta guztiak.

Gero, herri bazkaria egongo da frontoian nahi duten guztientzat. Arratsaldeko 6etan berriz, gurdiak eta mozorroak kale nagusian behera etorriko dira. Gero, musika eta jai giroa ez dira faltako eguna amaitzeko gaurkoan Lizartzan.

Ijitoa erreko dute

Bihar igandea, doinuz lagunduta agintari eta dantzariak meza nagusira joango dira ohitura zaharra jarraituz. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da herritar guztientzat plaza inguruan. Bitartean dantzariek herriko puske biltzeari ekingo diote eta gurdiak eta mozorroak txarangaz lagunduta ibiliko dira herrian barna umore puntua jarriz.

Plazan egingo dira Lizartzako inauteri dantzak berriz ere Otsolar taldekoen eskutik eta ondoren denak, Aiztondo pilotalekuan izango den txekor jatera joango dira.

Arratsaldean zehar ez da faltako animazioa, txaranga, dantza soka, dultzainero, zozketak eta sariak izango baitira Lizartzan. Gero, aurtengo, inauterieei amaiera emateko 'ijito erretzea' egingo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios