Borrar
URRETXU

Urretxu ere Amaiur herriak egiten duen aldarrikapenarekin bat

Lekaio Kultur Elkarteko kideek ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dute

FCO.JAVIER AGUADO

Miércoles, 28 de enero 2009, 03:21

DV. Amaiurko herriaren Euskal Herri osora egindako deialdiari, laguntasunezko erantzuna emateko konpromisioa hartu zuen Urretxuko Udaletxeak,joan den ostiralean egindako osoko bilkuran.

Orain,berria berberaren ildotik, Lekaio Kultu Elkarteak datorren igandean, otsailaren 1ean, Amaiurren egingo den ekitaldira joango dela jakinarazi nahi digu, eta bide batez, elkarrekin joateko gonbidapena luzatzen digute ohartxo honen bidez: «Animatzen bazara, igandean, goizeko 9:00etan, Gernikako Arbola Plazan Bilduko gara, kotxetan bada ere elkarrekin joateko».

Bertan 1512ko Konkistaren 500. urtemugaren aldarrikapena egingo da.

Ekimenaren jatorria hobeto ezagutzeko Amaiurrek egin- dako proposamenaren informaziora jo dezakegu, honakoa adierazten baitu zabaldutako testuak: «Guk, amaiurtarrok, duela 500 urte gure independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin nahi diegu.

Guk, gaurko euskaldunok, Tuteran, Lizarran, Burgin, Donibane Garazin, Garruzen, Noainen eta bertze anitz lekutan gure libertatea babesteko borrokatu zirenak omendu nahi ditugu.

Amaiurko gazteluan Nafarroaren independentziaren alde bere bizitza eman zutenen kemena gogoan, Nafarroa Garaia eta Beherea, Araba, Lapurdi, Gipuzkoa, Zuberoa eta Bizkaiko udal eta herri guztiei honako dei hau egiten diegu: Espainiak euskaldunon Estatua konkistatu zueneko 500. urteurrena gogora ekarri eta horren harira antolatuko diren ekimenekin bat egin dezatela.

Amaiurrek hitzordu zehatza eskaintzen die aldarrikapen honekin bat eginen duen instituzio, hautetsi, erakunde, herri elkarte eta pertsona orori.

Ekitaldiari goizeko 11:00 etan emango diote hasiera Amaiurren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urretxu ere Amaiur herriak egiten duen aldarrikapenarekin bat