Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
ERREKONOZIMENDUA. Jone Urteaga, Laskorain ikastola zuzendaria, Q-a eskuan duela, ikasle eta langileekin.
Laskorain, urrezkoa
TOLOSA

Laskorain, urrezkoa

Tolosako Laskorain ikastolak kalitatearen urrezko Q-a lortu du. Tolosaldeko ikastetxe bakarra errekonozimendu horrekin. «Indarra emandigu aurrera jarraitzeko», dio zuzendariak

AMAIA GOIKOETXEA

Miércoles, 28 de enero 2009, 03:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

DV. e osoan zehar lortu dituen hobekuntzak eta emaitzak guretzat agerian daude, baina kanpotik datorren aitorpen batek indarra ematen digu aurrera jarraitzeko. Alde batetik, hartutako bidea egokia dela baieztatzen digu, eta bestetik, egindako lana neurri batean kanporatu egiten du, gainontzean lan hori ez baita ikusten, barruan gaudenok bakarrik ezagutzen dugu». Halaxe dio Jone Urteagak, Laskorain ikastolako zuzendariak, orain gutxi jaso zuten kalitatearen Urrezko Q-ari buruz gogoeta egiterakoan. Aitorpen bat da hau ikastolarentzat, ez dago zalantzarik, oso aitorpen garrantzitsua langile guztientzat, kanpotik norbaitek «ondo ari zarete, segi horrela» esan baitie, eta hori oso beharrezkoa da edonorentzat. «Emaitza onek automotibatu egiten zaituzte, dudarik gabe, baina ez da nahikoa guk geure buruari ondo ari garela esatea, kanpotik datorren aitorpen bat asko eskertzen da».

Enpresaren ikuspegi osoa isla-tzen zuen memoria bat eta bi egun iraun zuen kanpo ebaluazio bat izan dira Urrezko Q-a lortzeko gainditu beharreko «azterketak». 75 orrialdetako memoria bat idaztea lan sakona da, inondik ere. «Sei ebaluatzaile etorri ziren eta ikastolako berrogei langile, bost guraso eta bost ikasle elkarrizketatu zituzten», azaldu digu Jonek. Elkarrizketa horien helburua memorian agertzen dena eguneroko funtzionamenduarekin alderatzea da. Gogorrak izan omen ziren bi egun horiek. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:30etara ordubete edo ordu eta erdiko elkarrizketak burutu zituzten ebaluatzaileek; horrez gain, ikastolako kudeaketa sistema guztia intranetean euren esku zegoen. Azterketa sakona egin ahal izan zuten, beraz.

Elkarrizketa horietan denetik galdetu zieten langileei. «Gainera, ebaluatzaileek prozesu guztien zerrenda eta prozesu horietako bakoitzean parte hartzen duten lagunen zerrenda zituzten, beraz, beraiek aukeratzen zuten norekin hitz egin eta zertaz hitz egin», argitu digu zuzendariak. «Galdetu zezaketen nola antolatzen ditugun gure programazioak, edo nola koordinatzen dugun orduz kanpoko kirola, edo galdetu zezaketen esaterako, nola ordaintzen diegun langileei, edo gure aliantza estrategikoak nola kudeatzen ditugun... edozer gauza».

Kontuak horrela, ez da harri-tzekoa langileek egun horietan presio pixka bat jasatea eta tentsioan egotea, ebaluatzaileen aurrean egon behar duenak erantzunkizun handia sentitzen baitu. Dena den, Laskorain ikastolako langileentzat elkarrizketen kontu hau ez da berria, 2004an Zilarrezko Q-a eskuratu zutenean ere egin behar izan baitzuten horrelako zerbait, eta hori nabaritu egin da aurtengo froga hauetan. «Urteen poderioz askoz ere gehiago menderatzen dugu kudeaketa sistema osoa, beraz, langileek ziurtasun gehiagorekin pasa dute ebaluazio hau, aurrekoa baino askoz ere lasaiago. Asebetetzea handiagoa izan da, oso baikor atera dira, gustura, dakitena erakutsi ahal izan dutenaren eta prozesua defenditu dutenaren sentsazioarekin, ziurtasunez», aitortu digu zuzendariak.

Aipatu bezala, bost ikaslek ere pasa behar izan zuten ebaluatzaileen aurretik: Lehen Hezkuntzako bat, DBHko bi eta Batxilergoko beste bi. Ebaluatzaileek inpresio ona jaso zuten ikasleengandik. «Ikasleekin egon ziren ebaluatzaileekin izan nuen neronek ere elkarrizketa, eta harrituta zeuden. Aipatu ziguten, ikasleei ez genizkiela FQM Kudeaketa Sistema eta antzeko teknizismoen esanahiak azaldu, beraiek ez baitute hori zertan ezagutu, baina oso ondo zekitela zertan zetzan ikastolaren kudeaketa sistema, oso ondo eurenganatua zutela kontzeptua».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios